Igandean, Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak
Emakumezkoen finalaz gain, gizonezkoek hiru partida jokatuko dituzte: lehen, bigarren eta hirugarren mailetan, hain justu.
41. Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko sari banaketa. Girizia Kultur eta Kirol elkarteak Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren 42. edizioa antolatu du. Otsailean eman zioten hasiera, eta igandean (hilak 7) jokatuko dituzte finalak.
Oraingoan 84 bikotek eman dute izena lau mailatan banatuta: emakumeekin maila bakarra osatu dute, baina gizonak, aldiz, lehen, bigarren eta hirugarren mailetan lehiatu dira.
Partidak Madalensoron izango dira 08:00etan, eta lehen partida gizonezkoen hirugarren mailakoa izango da. Gero emakumeen txanda izango da, eta segidan gizonezkoen bigarren eta lehen mailetako norgehiagokak izango dira. Partiden ondotik sari banaketa egingo dute.
Dagoeneko erabakita daude aurtengo finalean ariko diren bikoteak:
Emakumeak:
Artakoz – Casillas / Balerdi – Aranburu
Gizonekoak:
Hirugarren maila: Argote – Bereziartua / Esoain – Izeta
Bigarren maila: Ubeda – Arruti / Egiburu – Rodriguez
Lehenengo maila: Aritzmendi – Arriaga / Perez – Seoane
