Hika solasaldiak, Lau Haizetararen eskutik
(H)ikastaroa, noka eta toka nonahi aritzeko antolatu zuen Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEKrekin elkarlanean. Hori bukatuta, orain, Hika Solasaldien txanda heldu da.
(H)ikastaroa, noka eta toka nonahi aritzeko antolatu zuen Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEKrekin elkarlanean. Hori bukatuta, orain, Hika Solasaldien txanda heldu da. Bi hitzordu jarri dituzte horri begira bi eragileek,
Lehena, hilaren 4an, ostegunarekin egingo dute. Hizlari, Idoia Etxeberria. Hitanoa biziberritzeko esperientziak lehen lerroan jarriko ditu hark.
Bigarren hitzordua, hilaren 11n, ostegunarekin hori ere. Hizlaria berriz, Fernando Oiartzun izango da eta noketa izango du hizpide. Zehazki presentzia sozialik gabe eta baztertua dagoela azalduko du adituak.
Bi hitzaldiak Joxepa Antoni Aranberri anitzenean izango dira, hirugarren solairuan, 18:00etan hasita.
