San Antoniyuetako egitaraua, argitara
Ergoien auzoko jai batzordeak aurtengo egitaraua antolatu du. Bi asteburutan ospatuko dituzte festak, eta lehen eguna larunbata (hilak 6) izango da.
Aste honetan hasiko dira Ergoien auzoko festak, eta jai batzordeak dagoeneko argitaratu du aurtengorako prestatu duen ekitaldi sorta. Bi asteburutan ospatuko dituzte San Antoniyuak: hilaren 6ko asteburuan batetik, eta hilaren 13koan, bestetik.
Hona hemen egitaraua, osorik:
Hilak 6, larunbata:
- 09:00. Auzoko eta inguruko artisauen azoka Uztapide plazan. Auzotarren sagardoa dastatzeko aukera eta herri kiroletako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Elizaldeko dantzari txikien emanaldia ere izango da.
- 12:30. Herri kirol erakustaldia.
Hilak 7, igandea:
- 10:00. XI. Intxixu Trail lasterketa.
Hilak 12, ostirala:
- 17:30. Lamiaren jaitsiera Auzokalte elkartearen inguruan. Goxokiak egongo dira.
- 18:00. Zapotxin pailazoaren eta lagunen Baratzuri zoparen sekretua emanaldia Auzokalte elkartearen inguruan.
- Ondoren, txokolatada.
- 19:30. Suziria Auzokalte elkartearen inguruan.
- Jarraian, buruhandiak eta pintxo potea.
- 20:00. Kartelada ibiltaria Auzokalte elkartearen inguruan Oidultz taldeak alaituta.
- 22:00. Truk txapelketa Auzokalte.
Hilak 13, larunbata:
- 10:00. Goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
- 11:00. Pilota partidak frontoian.
- 12:00. Auzotarren sagardoa dastatzeko aukera Auzokalte inguruan.
- 12:30. Haurtzaro ikastolaren dantzari txikien emanaldia Auzokalte inguruan.
- 13:30. Bertso bazkari musikatua Auzokalten. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Txartelak Tolaren daude salgai.
- 16:00 – 19:00. Kataxulo rokodromoaren ate irekiak Pagoan.
- 18:00. Erraldoien kalebuelta.
- 19:00. Zezen kozkorrak Auzokalte inguruan.
- Iluntzean, ogitartekoak Auzokalten.
- Afalostean disko festa eta zezen suzkoa.
- Ondoren, Komerik taldearen kontzertua.
- Jarraian, Dj Adarra.
Hilak 14, igandea:
- 11:00. Pilota partidak frontoian.
- 13:30. Auzo bazkaria Auzokalten –Txartelak Tolaren–.
- Bazkalostean Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonekin kantaldia.
- 16:00. Haur jolasak eta eskulan tailerra Auzokalte elkartean.
- Gero, txokolatada.
- 18:30. Danborrada auzoan zehar.
- 20:00. Jaiei amaiera emateko azken suziria Auzokalte elkartean.
Truk txapelketako xehetasunak
Truk txapelketa hilaren 12an (ostirala da) izango da, 22:00etan, baina izen ematea 21:45ean itxiko da. Izena emateko 18 euro ordaindu behar dira, eta honakoak dira sariak:
Trukeko sariak:
- Mariskada eta txapelak
- Arkumea eta bi trofeo
- Bi txuleta eta bi txanpan botila
- Bi untxi eta bi txanpan botila
Errepeskako sariak:
- Arkumea
- Bi oilasko
