Euskara kalera aterako dute asteazkenean
Hilaren 3an Mintzodromoa egingo da Trintxerpeko Gudari plazan, 10:00etan. Saioa herritar guztiei dago irekita.
Asteazkenean (hilaren 3an) Mintzodromoa egingo da Trintxerpeko Gudari plazan, 10:00etan. Saio horretan Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasleak egongo dira, eta topaketa herritar orori irekitakoa dela adierazi dute sustatzaileek, betiere euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna badu. Antolatzaileek herritarrak parte hartzera deitu dituzte, euskaraz hitz egin eta euskal hizkuntzarekin gozatzeko. Egitasmoa doakoa da.
