Final laurdenetako itzuliko partida jokatuko dute ostiralean
Asteburuan 2-1 irabazi zion Oiartzunek Azkoitiari. Orain itzulikoa jokatuko dute Gurea pilotalekuan, ostiralean (hilak 5), 21:00etan hasita.
Iragan asteburuan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partidak jokatu dituzte, eskuz. Oiartzunek Azkoitiaren aurka jokatu zituen partidak, eta 2-1 irabazi zuten etxean.
Orain, baina, itzuliko partidak jokatuko dituzte, eta oiartzuarrek Azkoitian izango dute hitzordua. Hilaren 5ean (ostirala da) izango dira partidak Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 21:00etan hasita.
