Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurtzaro Eguna ospatzeko, bi eguneko programazioa

Hilaren 6an Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearen emanaldia izango da. Iganderako, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute.

haurtzaro ikastola eguna
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/02

Ikasturte amaiera heltzear da, eta komunitatea sendotu eta urtean zehar egindakoei ginga jartzeko Haurtzaro Eguna egingo dute Oiartzunen hilaren 6an (larunbata) zein 7an (igandea).

Bada, bi urtean behin bi urteko egitaraua antolatzen dute Haurtzaro Ikastolan, eta aurten hala egokitu da, lehenengo egunean Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearen emanaldia izango baita. 

Paki Zabala Oiartzabal Haurtzaro Ikastolako idazkari laguntzailea da, eta ospakizun horrek duen garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Ikastolako komunitate guztiari luzatzen zaion gonbidapena da, bai gazte, haur zein helduei. Denek parte hartzeko programa prestatzen da”.

Zabalak kontatu du jakitun dela egitarauaren zati handi bat gazteei begirakoa dela, baina, besteak beste, bazkaria eta ekitaldi ofiziala ere egingo dituztela oroitarazi du: “Denentzako izaten den festa bat da, eta ikasleek euren emanaldiak egiten dituztenean gurasoak eta familietako kideak ikustera joaten dira. Denek hartzen dute parte egun horretan”.

“Ikastola denena da”
Egitarauari erreparatuta, Zabalak dio ikastola eguna herritarrak direnentzat zein ez direnentzat dela; “ikastola denena da. Gure komunitatean elkarlan bat eta elkarbizitza bat dago, eta elkarrekin gozatzeko egun bat izan dadin bultzatzen dugu”.

Komunitatean egindako lana izan du hizpide Zabalak, eta, hain justu, horren adibide da taberna zerbitzua. DBHko hirugarren mailako guraso zein ikasleek taberna deitzen dioten zerbitzu bat antolatzen dute jendeak kontsumitu dezan, “finantzaketarako egiten dute”, gehitu du.

Zabala pozik dago astebururako antolatu duten egitarauarekin; “ezingo nuke ezer kendu. Bertsolariek egiten dute sarrera, ekitaldi ofiziala ere badugu, ikasleei ona ematen zaizkie… Programan dugun guztia da interesgarria; dena gustatzen zaigu ikastola egunetik”, amaitu du.

Haurtzaro Ikastola Eguna

Hilak 6, larunbata

  • 18:00. Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearen emanaldia Elorsoro kiroldegian.

Hilak 7, igandea

  • 08:00. Ginkana ikasleentzat. LH3tik gora.
  • 11:15. Eskolaz kanpoko ekintzen emanaldiak:
    • Bertsolariak, trikitilariak eta pandero jotzaileak.
    • Gimnasia erritmikoko emanaldia. HH5 eta LH 1-2.
  • 12:00. Ekitaldi ofiziala.
    • Lehendakariaren agurra.
    • Xanistebanetako txosna batzordeari esker ona.
    • Eskuttun taldeari esker ona.
    • Talde Berdeari esker ona.
    • DBH 4. mailako ikasleei agurra.
    • DBH 4. mailako ikasleen agurra ikastolari.
    • Euskal dantzako dantzariak. HH 5 eta LH 1-2.
  • 13:30. Haurren bazkaria ikastolako pilotalekuan.
  • 14:00. Helduen bazkaria ikastolako pilotalekuan.
    • DBH 3. mailako saskien zozketak eta bingoa. 
  • 14:30etik aurrera. Gaztelu puzgarriak eta haurrentzako tailerrak.
  • 15:00 – 17:00. Dj saioa ikasleentzat.
  • 17:00. Eskolaz kanpoko ekintzetako dantza modernoko emanaldia.
    • Jarraian, zumba saio irekia.
  • 18:00. Buruhandiak.
  • 18:30. Apar festa (toalla, uretako oinetakoak eta jantziak ekarri).
  • 19:00. Zezensuzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.