Ravioli ikastaroa euskara praktikatzeko
Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak antolatu du jarduera, eta bihar egingo dute 18:00etan, Girizia elkartean. Izena eman behar da.
Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak ravioli ikastaroa antolatu du biharko (hilak 5). 18:00etan izango da saioa Girizia elkartean, eta Zituene pasta obradoreko kideek gidatuko dute hitzordua.
Jarduera ez da ordaindu behar, baina hamasei urtetik gorako pertsonentzat da, eta plazak mugatuak direnez izena eman behar da aldez aurretik 684 80 54 92 zenbakian.
