Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osteguna izango da Elizalderen herri bazkariko txartelak erosteko azken eguna

Azken hilabeteetan zenbait jarduera egin ditu Elizaldek 50. urteurrenaren harira, baina hilaren 20a izango da egun handia: Komunitatearen Eguna.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/05

Ikasturte hasieratik zenbait jarduera antolatu ditu Elizalde Eskolak haren 50. urteurrena ospatzeko. Dozenaka hitzordu izan dituzte orain arte, baina hilaren 20a ospakizunerako eguna izango dute, Komunitatearen Eguna ospatuko baitute.

Egun seinalatu horretan azken 50 urteetan eskolaren parte izan diren ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso, langile eta herritar oro elkartzea da helburua “elkarrekin bizitakoa gogoratu, komunitate sena indartu eta etorkizuneko Elizalde irudikatzeko”.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, egun horretako ekitaldi nagusia herri bazkaria izango da, eta bertaratzeko txartelak erosi behar dira hilaren 11 baino lehen eskolako idazkaritzan, Kabitxon, Kastron, Mirenen edota Tolaitan.

‘Begiak eta begiradak’ argazki lehiaketa
Festa giroaz gain, Elizaldek herritarren sormena eta ikuspegia jarri nahi ditu erdigunean, eta horretarako Begiak eta begiradak argazki lehiaketa antolatu du “herriko txoko, herritarrak zein herriko istorioak irudien bidez jasotzeko”.

Lehiaketa irekia da herritar guztientzat, baina zenbait kategoria sortu dituzte: LH (Txiki-klik!), DBH (Begirada gaztea), Helduak (16+) eta kategoria berezia (Kategoria nostalgikoa).

  • LH. Lehen Hezkuntzako haurrei bideratua da, eta ‘Zer da zuretzat garrantzitsua herrian?’ galderari erantzun behar zaio. Saria umeentzako bat bateko kamera bat izango da.
  • DBH. Betikoaren begirada berri bat ematea eskatzen da, eta originaltasuna eta jasotzen dituen giroa baloratuko dira. Saria bat bateko kamera bat izango da.
  • Helduak. 16 urtetik gorakoek herriaren arima irudikatu beharko dute argazki batean. Argazkigintza dendan erabiltzeko 50 euroko bonua izango da saria.
  • Kategoria berezia. Elizaldeko argazki zaharrak bidali behar dira, eta balio emozionala baloratuko da. Argazki irabazlea Elizalde eskolan jarriko dute, eta bi pertsonentzako gosari bonua ere banatuko dute Xabalen.

Parte hartzaileek hilaren 11 arte dute parte hartzeko aukera, eta posta elektronikoz zein liburutegian, kiroldegian, HAZen eta Elizalde eskolan aurkez daitezke lanak. Emaitzarekin batera kategoria, argazkiaren izenburua, izen abizenak eta harremanetarako telefono bat aurkeztu behar dira.

Antolakuntzak jakinarazi du aurkeztutako lanak ez direla itzuliko, eta sari banaketa hilaren 14an izango dela, 12:30ean, Kontzejupean.

Kirol aniztasuna aldarrikatuz
Elizaldek datozen egunetarako jardueren berri emateaz gain, orain arte burututakoen balantze bat egin du, eta horien artean aurkitzen da Eskubaloia plazara egitasmoaren balorazioa.

Hitzordu horren helburua herrian ohikoak ez diren edota presentzia txikiagoa duten kirolei lekua egitea da, eta jarduerak arrakasta izan zuela azpimarratu dute.

Eguna 09:30ean hasi zuten kalejira batekin, eta elkarrekin gosaltzeko aukera izan zuten gero. Eskolako patio nagusian burutu zuten jarduera bost talde dinamikatan banatuta, eta beroketa edota jolasen tartearen ondotik hiru partida jokatu zituzten.

Hona hemen Elizaldek HITZAri helarazi dizkion zenbait irudi:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.