Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gabeziak salatu ditu Ezker Anitza-IUk Correoseko bulego berrian

Alderdiak irisgarritasun eta segurtasun gabeziak antzeman dituela esan du, eta horiek ahalik eta azkarren zuzentzea eskatu du.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/09

Pasaiak Correosen posta bulego berria du, eta martxan da jada. Aurrekotik ondo-ondora eraman dute bulegoa, Trintxerpen Sprilurrek egin duen eraikin berrira alegia, Euskadi etorbideko 2. zenbakira.

Irekieran Correosek jakinarazi zuen 160 metro koadrokoa dela bulego berria, eta erabiltzaileen zerbitzurako eremua 42 metro koadrokoa dela. Bertan hiru langile ariko direla zehaztu zuen. Correosen ohiko zerbitzuez gain, Axa aseguru enpresaren gunea ere bertan da, eta zerbitzu berri bat ere balia dezakete pasaitarrek: Citypaq. Paketeen zerbitzua da hura, eta 36 kaxoiko sistema baten bitartez euren paketeak eguneko 24 orduetan kudeatu ahal izango dituzte horien jabe edo arduradunek; bulegoaren kanpoaldean dago zerbitzu hori.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk, baina, Trintxerpeko posta bulego berriaren “irisgarritasun gabeziak” salatu ditu. Alderdiak adierazi du sarrerako atea ez dela automatikoki irekitzen mugikortasun urriko pertsonak sartu ahal izateko, eta, gainera, ate horrek pisu handia duela. “Horrek zaildu egiten du adineko pertsonak bulegora modu egokian sartu ahal izatea. Ez du zentzurik posta bulego berriak prestatu ondoren aurreko lokalak zituen irisgarritasun arazoek bere horretan irauteak. Akats horiek lehenbailehen zuzendu beharko lirateke, pertsona guztiek zerbitzu hori erabili ahal izan dezaten”.

Ezker Anitza-IUk, gainera, segurtasun alderdi batzuk ere alde batera utzi direla zehaztu du: “Ikusi dugu suteak itzaltzeko aparatuak atearen atzean daudela irekita dagoenean. Edo eraikinetik ateratzen zara edo sutea itzaltzen duzu, erabat ilogikoa den zerbait”.

Bide horretan, alderdiarentzat “kezkagarria” da zerbitzu publikoak ematen dituen eraikin berri batek “dagoeneko irisgarritasun unibertsaleko eta segurtasuneko arazoak izatea”.

“Portuko lurretan hirigintza kontrolatzeko eskumena Pasaiako Udalaren esku ez badago ere”, Ezker Anitza-IUk udal erakundeari eskatu dio “eraikinaren garapenean egindako akatsak ahalik eta lasterren zuzentzeko beharrezko kudeaketak egitea, Pasaiako herritarren eskubideak defendatzeko helburuarekin”.

Erlazionatutako edukiaPosta bulego berria du Pasaiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.