San Juanek igandean aurkeztuko ditu eskifaiak
Hilaren 28an hasiko dira gizonen Eusko Label Liga eta emakumeen Euskotren Liga, eta sanjuandarrek Santiago plazan aurkeztuko dituzte bi ontziak, 12:30ean.
Uda gainean da, eta horrekin batera arraun denboraldia. Gizonen Eusko Label Liga eta emakumeen Euskotren Liga hilaren 28an hasiko dira, Madrilen. San Juan Koxtapeko Erreka eta Batelerak ontziak liga hasierara begira dira jada, eta igandean (hilaren 14an) arraunaren gorenean arituko diren bi eskifaiak aurkeztuko dituzte Santiago plazan, 12:30ean.
