Añarbeko urtegitik Listorretara, Urdabururekin
Hilaren 20an egingo dute eta Oarsoaldeko Itzuliaren seigarren etapa izango da.
Abau borda. Argazkia: Urdaburu Oarsoaldeko seigarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 20an, larunbatarekin. Ibilbidea Goizuetako errepidean, Añarbeko presaren azpian hasiko dute, eta presako paretaren ondotik, Urdaburuko gailurretik eta Azpitarteko haitzuloen ondotik pasata, Listorretan bukatuko dute ibilbidea. Denera, lau ordu eta erdiko ibilaldia izango da.
Zeharbidearen xehetasun denak, hemen klik eginda.
Nahi dutenek elkartea erabilgarri izango dute bazkaltzeko txangoa bukatu ondoren.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean Lintzirinen hotela atzetik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere egin daiteke izena ematea galdetegia beteta (klikatu hemen).
Abau bordara irteera
Urdaburu Mendizale elkarteak ohikoa duen Abau bordako irteera antolatu du hilaren 27 eta 28ko astebururako. Larunbatean Ozako oihana, Estriviella (2.045) Chipeta (2175), Tatxerak, Zuriza ibilbidea egingo dute; 12-16 kilometroko ibilbidea da, 1050-250 metroko desnibela du eta bost ordu eta erdi eta zazpi ordu arteko iraupena aurreikusi dute.
Igandean, berriz, Juan Pito, Arrakagoiti, Enaren bidea, Lapatia, Larrondo (1.703), Armotoa (1375), Isaba ibilbidea egingo dute; 17,5 kilometroko ibilbidea, 850 metroko desnibela du eta sei orduko iraupena aurreikusi dute.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute , astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara bitartean Urdabururen egoitzara joanda, edo egun eta ordutegi beretan 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta. Online ere egin daiteke, galdetegia beteta (klik hemen).
Autobusa, berriz, larunbatean (hilak 12) 07:00etan abiatuko da Zumardiko geltokitik, eta 07:15ean Aritzetatik. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 50 euro, eta diru sarrera Urdabururen kontu korronte zenbakian egin beharko dute, erreserba bermatzeko.
Eraman beharrekoen gaineko azalpenak ere eman ditu Urdaburuk. Eguneko motxila eraman beharko dute irteeran parte hartuko dutenek. Larunbatean Abau bordan lo egingo dute, eta maindire-zaku edo zaku arin bat eraman behar dute, baita bi egunetarako janari guztia ere.
