
Elkarrekin pentsatu eta ekintzetara salto egiteko espazioa izango da eta euskaltzale guztiak deitu dituzte parte hartzera.

EAJk positiboki baloratu du zergaren onarpena, "udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko" neurria izango delako.

Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta joan-etorrien ia erdia modu jasangarrian egin dira aurten, iazko datuak bost puntutan hobetuz.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak errefusatu egin du irakaslearen errekurtsoa, eta, beraz, lau urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi.

Antolakuntzak jaialdiaren laugarren ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin du, "aurreikusitako itxaropenak" bete direlako.

Gaur arratsaldean zabalduko dute Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan Xenpelar Tailerretako ikasturte bukaerako erakusketa.

Bokalek Pasaiako merkatariei begirako 'Gandik' izeneko proiektua jarriko du martxan tokiko negozioen digitalizazioa bultzatzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia indartzeko.

Joan den asteko ostegun eta ostiralean Ongizatearen Plaza egitasmoaren bilgune izan zen San Pedroko Lonjako plaza.

Komertzioa berritu, ekipamendu berria erosi, webgune bat sortu edota online salmenta martxan jarri nahi dutenek eskatu ahal izango dute laguntza.

Hilaren 20an egingo dute eta Oarsoaldeko Itzuliaren seigarren etapa izango da.