Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ongizate integrala, plazan

Joan den asteko ostegun eta ostiralean Ongizatearen Plaza egitasmoaren bilgune izan zen San Pedroko Lonjako plaza.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2026/06/10

Joan den asteko ostegun eta ostiralean Ongizatearen Plaza egitasmoaren bilgune izan zen San Pedroko Lonjako plaza. Ongizate integralaren inguruko hainbat solasaldi, mahai-inguru eta jarduera parte hartzaile hartu zituen Foru Aldundiak antolatutako espazio berritzaile honek. Bertan, bi egunetan zehar mintzagai izan ziren longebitatea, berdintasuna, elikadura osasuntsua, pantailak, gazteen ongizatea eta itsasoaren inguruko bizipenak, besteak beste. “Parte-hartze zabala eta elkarrizketa aktiboa sustatu duen heinean, beraz, arrakastaz gauzatu da aldundiaren egitasmo hau, Zarautz, Bergara, Eibar eta Hernanin antolatu ondoren, Pasaiak ostegun eta ostiralean hartu zituena”, esan du aldundiak.

Eider Mendoza diputatu nagusiak eskerrak eman dizkie Ongizatearen Plazan parte hartu zuten denei: “Ikusi eta sentitu dugu zeinen garrantzitsua den, egungo mundu aldakor eta azeleratuan, bizitza-orekan eta ongizatean inpaktua duten arazoez mintzatu eta elkarri entzutea, errealitate zahar eta berriei komunitatean nahiz politika publikoen bidez erantzun ahal izateko. Ahalegin partekatua gauzatzen jarraituko dugu norabide horretan”.

Pasaiako alkateak, Teo Alberrok, adierazi du ongizatea ezin dela ulertu ikuspegi indibidual hutsetik, baizik eta komunitate sendo, zaintzaile eta kohesionatu baten baitan: “Pertsonen bizi-kalitatea ezin da egon soilik baldintza materialei lotuta; harremanek, zaintzek, berdintasunak eta komunitatearen babesak ere eragin zuzena dute gure ongizatean”. Alkatearen hitzetan, Pasaiak badu tradizio berezia auzolanaren, elkartasunaren eta komunitate-sareen inguruan, eta balio horiek gaur egungo erronkei erantzuteko ezinbestekoak dira. “Herri gisa, inor atzean ez uztea izan behar dugu helburu. Ongizatea eskubide kolektibo gisa ulertu behar dugu, eta erakundeok baldintzak sortu behar ditugu pertsona guztiek bizitza duina garatu ahal izan dezaten”, nabarmendu du.

Asotarikoak izan ziren joan den asteko ostegun eta ostiralean Lonjako gunean egindakoak. Adinekoentzat ariketa fisiko saioak, estimulazio kognitibo saioa, solasaldiak, gosari-tailerrak, gazteen ongizateari buruzko jarduerak, elikadura osasungarriari buruzko argibideak, sare sozialen erabilerari buruzko informazioa, Altxa Buruarekin elkarlana eta beste asko izan ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.