Gaetxe proiektuaren aurkezpen batzarra egingo dute gaur
Gaetxeko teilatuan 100KWko instalazio bat jarriko dute martxan, eta gaur 18:30ean aurkeztuko dute Haurtzaroko jangelan.
Argitturrik beste instalazio bat jarriko du martxan, eta gaur Gaetxe proiektuaren aurkezpen batzarra egingo dute, 18:30ean, Haurtzaro Ikastolako jangelan.
Argitturriren instalazioak 100KW izango ditu, eta Gaetxeko teilatuan jarriko dute.
Proiektu honetan parte hartzeko esteka honetan sartu eta herritar edota enpresa bezala bazkidetu behar da, eta 20 euroko ekarpena egin. Gero, bigarren Gaetxeko proiektuan eman behar da izena, eta, azkenik, norbere korreora heltzen den mezuaren bidez egin beharko da ordainketa.

