Euskaltzaleon Sarea josten hasi dira
Elkarrekin pentsatu eta ekintzetara salto egiteko espazioa izango da eta euskaltzale guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Oreretako eusklatzaleek larunbatean Iruñera deitzeko egindako agerraldiko irudi bat. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak dinamizatuta, ekitaldia egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 17an. Euskara erdigunean jarri eta haren alde elkarrekin pentsatu eta ekintzetara jauzia egiteko unea dela sinistuta antolatu dute ekitaldi hori.
Joxepa Antoni Aranbarri anitzenearen hirugarren solairuan izango da ekitaldia eta Errenteria-Oreretako Euskaltzaleon Sarearen plaza bilakatuko dute.
Euskararen egoerak kezkatu dituen herritar denak deitu dituzte parte hartzera, “elkarrekin pentsatu eta ekitera”.
