Finalerdietako partidak jokatuko ditu Oiartzunek larunbatean
Hernaniren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 13an, 18:00etan, Hernaniko pilotalekuan. Azkoitiari 4-2 irabazita lortu dute finalerdietako txartela.
Final zortzirenak jokatuta, dagoeneko aurkeztu dute zein herrik jokatuko dituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdiak; tartean, Oiartzunek. 4-2 irabazi dio Azkoitiari, eta emaitza horri esker finalerdietako txartela lortu dute. Finalerdietako joaneko partidak larunbatean (hilak 13) izango dira, 18:00etan, Hernaniko pilotalekuan.
Iaz Hernaniren aurka jokatu zuen Oiartzunek Gipuzkoako finala, eta 1-2 gailenduta irabazi zuten bosgarren txapela.
