Ergoiendarrak prest dira festez gozatzen jarraitzeko
Bihartik igandera (hilak 14) San Antoniyuk ospatuko dituzte Ergoienen. Hitzordu gehienak Auzokalte elkartearen inguruan izango dira.
Bihartik aurrera jarraituko du festak Ergoienen. Pasa den asteburuan beroketa ariketak egin zituzten, eta datozen hiru egunetan hamaika jarduera izango dituzte ergoiendarrek festez gozatzeko. Aurreratu dutenez, hitzordu gehienak Auzokalte elkartearen inguruan izango dira.
Hona hemen hilaren 12tik 14ra bitarteko egitaraua, egunez egun.
Hilak 12, ostirala
- 17:30. Lamiaren jaitsiera.
- 18:00. Zapotxin pailazoaren eta bere lagunen Baratzuri zoparen sekretua emanaldia.
- Ondoren, txokolatada.
- 19:30. Suziria.
- Gero, buruhandiak eta pintxo potea.
- 20:00. Kartelada ibiltaria.
- 22:00. Truk txapelketa.
Hilak 13, larunbata
- 10:00. Goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
- 11:00. Pilota partiduak.
- 12:00. Sagardo dastaketa.
- 12:30. Haurtzaro dantza taldearen emanaldia.
- 13:30. Bertso bazkari musikatua.
- 16:00 – 19:00. Kataxulo rokodromoa.
- 18:00. Erraldoi txiki eta handien kalebuelta.
- 19:00. Zezen kozkorrak.
- Iluntzean, ogitartekoak.
- Afalostean, disko festa eta zezen suzkoa.
- Ondoren, Dj Adarrak.
Hilak 14, igandea
- 11:00. Pilota partiduak.
- 13:30. Auzo bazkaria.
- Bazkalostean, Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonen kantaldia.
- 16:00. Haur jolasak eta eskulan tailerrak.
- Ondoren, txokolatada.
- 18:30. Danborrada.
- 20:00. Azken suziria.
