Ezohiko batzordea "ezinbestekoa" jo du PSE-EEk
Maiatz bukaeran ezohiko batzordea eratzeko eskatu zuen PSE-EEk.
Maiatz bukaeran ezohiko batzordea eratzeko eskatu zuen PSE-EEk. Xenpelar Bertso Eskolaren eta Kukai Dantzaren bueltan azaleratutako eraso matxisten inguruan udalaren kudeaketa egokia izan den aztertzea zuela helburu adierazi zuten sozialistek orduan.
Prentsa ohar bidez esan du gaur, batzar horren eraketa “inoiz baino beharrezkoagoa dela gaur. Izan ere, informazio berria izan da tartean bi auziekin lotuta, gertatutakoa argitzetik urrun batzorde hori egitea beharrezkoagoa bilakatu dutenak”. Azalpen instituzionalak beharrezkoa baino gehiago “atzeratzen” ari direla ere haien iritzirako esan du alderdi sozialistak”.
