Giriziaren pala txapelketako irabazleen artean, oiartzuarrak
Igandean jokatu zituzten finalak, eta, besteak beste, Argote eta Bereziartuak lortu zuten txapela. Kontsultatu emaitza guztiak, hemen.
Zenbait hilabete eta dozenaka partiduren ondoren, amaitu da Girizia elkarteak Josetxo Gamio Indakoetxearen oroimenez antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Aurtengoa 42. edizioa izan da, eta igandean Madalensoron jokatu zituzten “partidu oso orekatuak eta maila handikoak”.
Lehenbizi hirugarren mailako finala jokatu zuten, eta Argote eta Bereziartua herritarrek lortu zuten txapela Esoain eta Izetari 25-20 irabazita.
Emakumeen txanda izan zen gero, eta bertan Artakoz – Casillas eta Balerdi – Aranburu bikoteak lehiatu ziren. Alabaina, Aranburuk hanka batean min hartu eta partidua bertan behera utzi behar izan zuten markagailua 8-10 zela.
Bigarren mailari dagokionean, Egiburu eta Rodriguez izan ziren irabazleak Ubeda eta Arrutiren aurka 25-17 irabazita.
Eguneko azken partida lehenengo mailakoa izan zen, eta bertan iazko txapeldunek, Aritzmendi eta Arriagak, 25-19 irabazi zieten Perez eta Seoaneri.
Antolatzaileek jakinarazi dute Madalensoron “oso giro ona eta polita” egon zela, eta sari banaketan udaleko ordezkariak, Josetxo Gamioren familia, Giriziako ordezkariak edota Unax Landa pilotaria izan zirela.
Finaletako emaitzak:
- Neskak: Artakoz – Casilla 25 / 8 Balerdi – Aranburu
- Hirugarren maila: Argote – Bereziartua 25 / 20 Esoain – Izeta
- Bigarren maila: Egiburu – Rodriguez 25 / 17 Ubeda – Arruti
- Arizmendi – Arriaga 25 / 19 Perez – Seoane
