'Mineralen bila' mendi ibilaldi gidatua, hilaren 21ean
Arditurrik antolatutako jarduera da, eta parte hartzaileek Arditurri meatzaritza gunean ustiatutako mineralen eta meategien arrastakoak ikusiko dituzte.
Hilaren 21ean (igandea da) Arditurriko parketxearen inguruan mineralak topatzeko aukera izango da, Mineralen bila ibilaldi gidatua antolatu baitute.
Arditurri ingurua meatzagunea izan da bi mila urtetan, baina, hala eta guztiz ere, oraindik topa daitezke meatzarientzat horren preziatuak izan ziren mineralak. Justuki, jardueraren helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baina baina ustiatutako mineralak topatzea ere. Hala ere, gune hori natura parkean dagoenez, parte hartzaileek aurkitzen dituzten mineralak bertan utzi beharko dituzte.
10:00etatik 12:00etara izango da ekintza, eta lau eta sei euro arteko prezioa izango du adinaren arabera. Plaza erreserbatzeko izena aldez aurretik eman behar da 943 49 42 48 zein 688 89 50 68 zenbakietara deituta, edota mezu elektroniko bat bidalita.
