Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Gamongoa: 755 etxebizitza eta 20 hektareako berdegunea

Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/06/12

Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute. Horrekin batera izapidetze proiektua ere hasi dute. Errenteriak Etxebizitza, lurzoru eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Lege berria baliatuko duela jakinarazi du udalak, Gamongoan 755 etxebizitzaren eraikuntza sustatzeko.

Besteak beste, etxebizitza publikoaren parkea nabarmen handitzea eta 20 bat hektareako hiri berdegune bat sortzea ekarriko du. auzo berria, orekatu gisa planteatzen dela ere azaldu du udalak: “Etxebizitza, berdeguneak, ekipamendu publikoak, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak, nahiz mugikortasun jasangarria modu bateratuan uztartuko ditu”.

755 etxebizitza eraikiko dituzte auzo berrian eta horietatik %75 etxebizitza babestuak izango dira. Gainera udal partzelaren zuzeneko lagapena egingo dio errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari alokairu publikoko 100 bat etxebizitza eraikitzeko; udalak eman dio dagoeneko horren berri Jaurlaritzari. Gainera, udalerriko berdegune handienetako bat finkatzea ahalbidetuko duela jarri du nabarmen udalak. izan ere, jarduketak 20 hektarea inguruko hiri parke publiko bat aurreikusten du: “Arramendi parkearekin eta Pekin errekaren bidez gaur egun eraikitzen ari den Barandiaren parkearekin erraz lotuko denez, elkarrekin hiriko azpiegitura berde zabal eta trinko bat egituratuz”. beste datu bat, Gamongoaren %70 baino gehiago parke eta espazio libre publikoetara bideratuko da.

Gamongoaren auzo bihotza izango den plaza berri bat ere izango du auzo berriak; auzoko bizitza sozialaren eta harremanen topagune izateko pentsatua dago espazio hori, eta haren inguruan, 500 metro koadro bideratuko dira merkataritza, ostalaritza eta hurbileko zerbitzuetara. 150 metro koadroko erabilera komunitarioko lokala izango du plaza horrek, halaber, herritarren beharrak asetzeko.

Eskola berria eta kirol ekipamenduen sarea indartzea

jarduketaren barruan, 9.500 metro koadrotik gorako bi lurzati bideratuko ditu udalak ekipamendu publikoetarako: Ikastetxe berri bat eraikitzeko, eta kirol ekipamenduen sarea indartzeko baliatuko dira. Aparkalekuena buruhaustea da udalerrian, gainontzeko herrietan bezalaxe, eta hori horrela auzo berrian behar hori ere aintzat hartu du udalak. 900 aparkaleku inguru izango ditu bizilagunentzat etxebizitzen azpiko garajeetan banatuta, eta horrez gain 400 aparkaleku publiko inguru egingo dituzte auzoaren iparraldean. erdialdean eta hegoaldean.

Bestalde, etxebizitza eraikin berriek 1.100 bizikleta ingururentzako aparkaleku komunitarioak izango dituzte. Sare hori osatzeko, espazio publikoan beste 200 plaza berri baino gehiago sortuko dira. Gainera, bidegorri sareari jarraipena emango zaio 700 metroko bidegorri segregatu berria eraikiz. Azpiegitura horrek Gamongoa eta Pontika lotuko ditu, eta zerbitzua emango die Masti-Loidi eta Txirrita-Maleoko industrialdeei.

Horrekin guztiarekin, auzo berriaren antolaketak herritarren zerbitzura dagoen hiri-garapenaren ikuspegi integrala duela oinarri, azaldu du udalak: “Gamongoa auzo orekatu gisa planteatzen da; etxebizitza, berdeguneak, ekipamendu publikoak, hurbileko merkataritza eta zerbitzuak nahiz mugikortasun jasangarria modu bateratuan uztartuko dituen auzo gisa. Helburua bizi kalitate handiko ingurune bizigarri bat sortzea da, gizarte kohesioa indartuko duena eta Errenteriaren egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuteko prestatuta egongo dena”.

Hurrengo urratsak
Uztailaren hasieran aurkeztutako dokumentazioa onartzearekin batera —jarduketaren helburu eta irizpide nagusiak zehaztuko dituena—, Jarduketa Lehenetsiaren izapidetze-prozedura aktibatuko da. Indarrean dagoen araudiaren arabera, urte honetako azken hiruhilekoan Jarduketa Lehenetsiaren Oinarrizko Proiektua aurkeztea aurreikusten da. Horren ondoren, jendaurreko informazio aldia eta gainerako administrazio publikoen txosten sektorialak izapidetuko dira.

Txostenak jaso eta egindako ekarpenak aztertu ondoren, 2027an Jarduketa Lehenetsiaren Proiektua onartu ahal izango da, eta horrek aukera emango luke auzo berriaren urbanizazio obrak 2028an hasteko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.