
Haserre eta batez ere indartsu hartu dute plaza gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatzek, Oreretako Bilgune Feministak eta Zirikak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eragile mordoak babestuta atera dira kalera eragile horiek azken asteetan udalerrian salatu diren indarkeria matxista bi auzien inguruko zurrunbiloak derrigortuta.

Bertako landareak berreskuratzea da lanen helburua, eta horretarako ari dira jardunean. Negu partean bertako espezieak landatzea aurreikusi dute.

EAG Etengabeko Arreta Guneak medikurik gabe ari direla salatu dute gaur goizean Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek.

Ikasleak Mikel Arruti alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin elkartu dira, eta Agenda 2030 lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Bihar bukatuko da Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia, azken eguneko jarduerekin. Bertan izango diren palestinarrei harrera instituzionala egin diete gaur goizean udaletxean.

Etxola formako apalategi urdin bat da, eta haur zein helduentzako liburuekin hornituko dute. Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia.

Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute.

Irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta ohiko bonuak egiteko aukera egongo da. Aurten trafiko aldaketak egunero egongo dira indarrean.

Greban diren Gipuzkoako zortzi erresidentzietako ELAko langileek protestekin jarraitzen dute. Prekarietatearen aurkako martxaren etapa Errenteria-Oreretatik abiatu dute gaur goizean, Donostiaraino.

‘Gaueko hitzak’ lan berria estreinatuko du herriko antzerki taldeak bihar (larunbata) eta etzi Gezala Auditoriumean. Jurgi Sarasolaren testuari ekarpen sakona egin diote aktoreek.

Pasaiako Portu Agintaritzak portuko edateko uraren kudeaketa optimizatu eta digitalizatzeko jarduerak bukatu ditu. Jarduketetarako 1.520.000 euroko inbertsioa egin du.

Elizaldeko eta Haurtzaroko talde berdeetako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu diete udal ordezkarien.