Gamongoan eraikiko den etxebizitza kopurua handituta, "pozik" PSE-EE
Jokaera "kontraesankorra" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri, Etxebizitza, lurzoru eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Lege berrian oinarritua handitu duelako etxebizitza kopurua, "parlamentuan landu zenean akats historikotzat jo bazuen ere lege hori".
GamongoaPSE-EE Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu zuen udalak joan den astelehenean. Sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu zuten. Horrekin batera izapidetze proiektua ere hasi dute. Errenteriak Etxebizitza, lurzoru eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Lege berria baliatuko duela jakinarazi zuen udalak, Gamongoan 755 etxebizitzaren eraikuntza sustatzeko.
Jarduketa horretan eraiki beharreko etxebizitza kopurua handitu duelako udalak “ase” azaldu da alderdi sozialista. Ulertzeko zaila zaiela esan du bestalde, udal gobernu berak 2022an eremu horretan eraiki beharreko etxebizitzak 690tik 588ra murriztu zituelako, eta orain berriz, 755 eraikiko dituela jakinarazi duelako. Horrek “estrategia argi” baten falta erakusketan du sozialistentzat.
Horrekin batera, EH Bilduri jokaera “kontraesankorra” izatea egotzi dio: “Akats historikotzat jo zuen legea erabili du orain Gamongoan eraiki beharreko etxebizitzen kopurua handitzeko. Orain berriz, lehenengoak zian dira lege hori baliatzen”.
Gamongoa ez dela ez berria ezta egungo gobernu taldearen iniziatiba esan dute bukatzeko, “sozialistok aurkeztu genuen 2004. urtean, 2006an onartu zen zatikako plana eta 690 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen”.
