2026/6/15

Bizilagunekin hartu emana aberatsa izan da

positiboki baloratu ditu udalak auzo batzarrak, bilera horien sasoia bukatu berritan. Denera, 600dik gora aritu dira auzoz auzo udalak egindako elkarrekiko entzute prozesuan.

'Kaleak ez du kale egingo!'

San Juan kalea goraipatzeko astea izango da honakoa, gune horretako festak ospatuko baitituzte datozen egunetan.

Herriartekoaren finalean da Errenteria

Fanderian jokatutako partidetan Eskisabel eta Rubenek 35-26 irabazi, eta JKerman Murua eta Abelek 35-40 galdu dute. Kanporaketan, denera, 3-1 Errenteriaren alde.

Itsasora begira da 'Libia'

Larunbatean hasiko da KAE1 Liga, eta San Pedrok atzo aurkeztu zuen lehian izango duen eskifaia, barrutiko lonjan.

Pasaiako jaiak aurkeztuko dituzte larunbatean

Aurkezpen ekitaldia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 12:00etan. Ekitaldira joateko kalejirak antolatu dituzte, eta Holy festa koloretsuaz gozatuko dute haurrek.

Papresaren jabe berriekin bilera egin du udalak

Helburua, lankidetza estu eta erraza abiatzeko oinarriak ezartzea izan dela azaldu du udalak.

Euskal Herriko Eskolartekoa jokatu dute asteburuan

Kattalin Arabolaza izan zen hamahiru finalistetako bat, eta finaleko bigarren fasera pasa bazen ere, ez zuen txapela janztea lortu.

Indarkeria Matxista

Abusu egoeren gaineko saioa antolatu du udalak adingabeen gurasoentzat

Errenteriako Udalak topaketa bat antolatu du adingabeen familiei begira, informazioa eta laguntza psikologikoa emateko.

Herriak itxi du PDF

Bukatu da zortzigarren Pasaiako Dantza Festibala (PDF). Atzo egin ziren askotariko dantza espresioak kalean gozatzeko aroko azken emanaldiak.

Udako musika zerrenda osatzeko laguntza eskatu dute

10 eta 25 urte arteko pertsona bakoitzak hamar abesti proposa ditzake: zortzi euskaraz eta bi beste edozein hizkuntzetan. Bihar amaitzen da epea.

Martxan da Sortu eta Ekin programa

Kultura eta Sormen Industrietako hasierako fasean dauden ekintzaileei zuzendutako egitasmoa da, eta ekintzaileak aurkeztu dituzte.

Gamongoan eraikiko den etxebizitza kopurua handituta, "pozik" PSE-EE

Jokaera "kontraesankorra" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri, Etxebizitza, lurzoru eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Lege berrian oinarritua handitu duelako etxebizitza kopurua, "parlamentuan landu zenean akats historikotzat jo bazuen ere lege hori".

'Begiak eta begiradak' lehiaketetako sariak banatu dituzte

Argazki lehiaketara 35 lan aurkeztu ziren, eta marrazki lehiaketara, berriz, 42 lan. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Ateak zabalik ditu Arkirunek

Ate irekien eguna egingo du hilaren 23an herriko pilota klubak. Datorren ikasturteko entrenamenduen egutegiaren berri eman du.

Gehiago