Herriartekoaren finalean da Errenteria
Fanderian jokatutako partidetan Eskisabel eta Rubenek 35-26 irabazi, eta JKerman Murua eta Abelek 35-40 galdu dute. Kanporaketan, denera, 3-1 Errenteriaren alde.
Kerman Murua joan den ostiralean, Agustina Otaola pilotalekuan.EPLE Herriartekoaren finalean da Errenteria. Ostiralean Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako partidetan Eskisabel eta Rubenek osatutako bikoteak 35-26 irabazi zuten, eta Kerman Murua eta Abelek, berriz 35-40 bukatu zuten partida. Kanporaketan 3-1 partziala Errenteriaren alde, eta beraz, finalean izango da erreminta taldea. Muruaren parte hartzea pala motzean, aintzat hartzekoa, hobetzen jarraitzu gero etorkizunari begira garrantzitsua izan baitaiteke txapleketarako.
Finalean Andoain izango du aurrez aurre Errenteriak. Azken bost urtetako finalen errepasoa eginda, aurrez aurre lautan aritu dira bi horiek, eta bina garaipen lortu dituzte. Zehazteke da oraindik finalaren ordua eta lekua.
Trinketeko finalean ez dute lortu et Etxekoek garaipenik. Abadiñon jokatutako Euskadiko txapelketan, Taberna eta Chiapusok ezin izan zituzten irabazi Hartzak Leioa Bko Uribe eta Ziarrusta. Partzialak, honakoak: 5-15, eta 13-15. Maila handiko bikotea izan zuten aurrean EPLEkoek; pena bigarren jokoa garaitu ez izana, hori izan baitzen finalaren gakoa.
Naiara Erreinuko Txapelketaren finaletik ere garaipenik ez zen heldu. Lander Caballero EPLEko kadetea Lazkaoko Mantzizidorrekin aritu zen baina ez zuten lortu Beti Onakeko Leiza eta Santesteban irabaztea, 8-18 utzi zuten markagailua. Gazte mailan, Larrak 22-11 galdu zuen Gipzukoako Bigarren mailako Lau eta erdikoaren finalauurrekoan Tolosako Caminosen kontra. Txapelketa ona egin du Larrak, eta hobetzen jarraitzen du.
Udaberri Txapelketaren Haurren Mailako eskuz binakako final laurdenetan ere garaipenik ez, gertu.gertuan ibili baziren ere. Arzelusek eta Telleriak 18-17 galdu zuten Beloki 2 taldeko pilotarien kontra.
