Izerdia eta pilotakadak Koldobike Gezalan

Larunbatean jokatu ziren Koldobike Gezala pilotalekuan mendekosteetako pilota txapelketaren finalak.

Finalisten, partaideen eta antolatzaileen talde argazkia.Arkirun

Asteburu eguzkitsu eta beroa mendekosteena. Bero hasi ziren ostiralean festak, eta beroago jarraitu zuten larunbatean, hura izan batzen egunik indartsuena egitarauari dagokionez behintzat. Larunbateko ekitaldien zerrendaren barruan, Arkirun Pilota Klubaren Mendekoste Festetako Eskuzko Binakako Pilota Txapelketaren finalak ziren. Arratsaldez jokatu ziren Koldobike Gezala pilotalekuan. Bero izan zen herriko kirol azpiegitura, eguraldiagatik, publiko asko zegoelako, eta pilotakaden indar eta intentzioagatik.

Lau final jokatu ziren. Bat mutil benjaminena, beste bi lehen eta bigarren urteko kimuena, eta laugarrena emakumeena. Denetan ala denetan, emozioa eta joko ona. Jarraian, finalek emandako emaitzak, eta irudi sorta Arkirunek HITZAra bidalitako argazkiei esker.

Benjamin Maila

  • Viña-Barral 15 / Irazustabarrena-Perez 16

Kimu Maila, lehen urtekoak

  • Urkizu-Arrieta 18 / Mitxelena-Zapirain 14

Kimu Maila, bigarren urtekoak

  • Askasibar-Ulazia 13 / Garbizu-Aizkorreta 18

Emakumeak

  • Aranburu-Lozano 13 / Sarasola-Lobete 22
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.