Ateak zabalik ditu Arkirunek
Ate irekien eguna egingo du hilaren 23an herriko pilota klubak. Datorren ikasturteko entrenamenduen egutegiaren berri eman du.
Arkiruneko kideak, mandekosteetako pilota txapelketen finaletan.Arkirun Eskolarteko pilotaren sasoia bukatzera den honetan, Arkirun Lezoko Pilota Kluba datorren denboraldiari begira jarri da. Hala, pilotazale gazteenek klubaren jarduna zein den ezagutzeko ate irekien eguna antolatu dute klubekoek hilaren 23rako (asteartea), 17:00etatik 18:00etara, Koldobike Gezala pilotalekuan. Bertaratzen direnei taldearen arduradunek azalduko diete zer egiten duten, eta zein aukera dituzten. 2018an edo lehenago jaiotakoentzat da deialdia. Irailean gisa horretako beste jardunaldi bat egingo dutela jakinarazi dute.
Bestalde, 2026-2027ko trebatze saioen ordutegien berri eman du Arkirunek. Horiek herriko pilotaleku estalian izango dira (Koldobike Gezalan), ondoko emariarekin:
Astelehenetan
- Kadeteen entrenamenduak, 17:00etatik 18:30era.
Asteartetan
- Haur Mailakoen entrenamenduak, 16:30etik 18:00etara.
- Kimu Mailakoen entrenamenduak, 18:00etatik 19:00etara.
- Nesken entrenamenduak, 19:00etatik 20:00etara.
Asteazkenetan
- Kadeteen entrenamenduak, 17:00etatik 18:30era.
- Benjamimen entrenamenduak, 18:·0etik 19:·0era.
Ostegunetan
- Haur Mailakoen entrenamenduak, 16:30etik 18:00etara.
- Kimu Mailakoen entrenamenduak, 18:00etatik 19:00etara.
Ostiraletan
- 18:00etatik, eskolarteko txapelketetako etxeko partidak.
