'Kaleak ez du kale egingo!'
San Juan kalea goraipatzeko astea izango da honakoa, gune horretako festak ospatuko baitituzte datozen egunetan.
Aste berezia izango da San Juan kaleko bizilagunentzat honakoa, San Juan kaleko festak ospatuko baitituzte. 1972tik San Juan kaleko jaia ospatu gabe egon ondotik, mendi erdi geroago, 2024an berreskuratu zituzten herritarrek festa horiek, eta hirugarren urtez jarraian ospatuko dituzte aurten Kaleak ez du kale egingo! lelopean.
Bi eguneko egitaraua antolatu dute datozen egunetarako, eta egun seinalatuak hilaren 18a (osteguna) eta hilaren 20a (larunbata) izango dira.
Lehen egunean bisita gidatua izango dute, eta gero kaleko artxibo digitalaren aurkezpena. Eguna bukatzeko musika, noski, ez da faltako.
Larunbatean, baina, egun osoko egitaraua izango dute, eta besteak beste, zinta lasterketa, toka edota karolinen zozketa izango dira.

San Juan kaleko jaiak
Hilak 18, osteguna
- 18:30. San Juan kaperara bisita gidatua Elena Zalakainekin.
- 19:30. Kaleko artxibo digitalaren aurkezpena Miren tabernan.
- Jarraian, pintxo potea Dj E. Romeryk musikatuta.
Hilak 20, larunbata
- 10:00. Dianak Oidultz taldearekin.
- 11:00. Barraka gunearen irekiera.
- 12:00. Zinta karrera.
- 13:00. Kaleko omendua.
- 13:30. Bermuta kantuz.
- 14:00. Toka.
- 15:00. Kale bazkaria.
- Ondoren, karolinen zozketa.
