Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Herriko Eskolartekoa jokatu dute asteburuan

Kattalin Arabolaza izan zen hamahiru finalistetako bat, eta finaleko bigarren fasera pasa bazen ere, ez zuen txapela janztea lortu.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/06/15

Euskal Herriko Eskolartekoa jokatu dute asteburuan Arantzan, eta bertan izan da Kattalin Arabolaza Palomo oiartzuar gaztea. Orotara hamahiru bertsolari aritu dira kantuan, eta Unax Aizpurua izan da garaile; txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da.

Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Eki Mateorena Zozaia gai jartzaileak igo ziren oholtzara lehenbizi, eta atzetik igo ziren bertsolariak, zozketa bidez erabakitako ordenari jarraiki.

Epaile lanetan Amaia Telletxea, Ainhoa Arregi, Aitor Jimenez, Unai Muniain eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren, eta idazkari, berriz, Ainhoa Goñi. 

Hasierako agurren ondoren lehen atalera egin zuten jauzi, eta lehenbizi zortziko handiko ariketan bina bertso osatu zituzten. Gero, zortziko txikian beste bina bertso egin zituzten. Bada, hamahiru parte hartzaileek abestu zuten lehen atalean, eta sei bertsolari sailkatu ziren bigarren atalera; horien artean zegoen Arabolaza.

Fase horretan banaka aritu ziren, eta lehen puntua emanda bertso bat osatu behar izan zuten zortziko txikian, eta, gero, beste bertso bat gaia emanda, gehienez bost puntuko neurrian.

Ariketak amaituta, epaileek jakinarazi zuten Aizpurua zela aurtengo txapelduna, eta Lizarraga, berriz, txapeldunordea.

Zenbait sari
Finalistek udazkenean egingo den Ahots Bat Sormen egonaldian parte hartzeko aukera izango dute, eta antzerkian, kantugintzan edota literaturan ari diren gazteak ezagutuko dituzte. Gainera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera bana ere jaso zuten, eta liburu bana ere eskuratu zuten.

Arabolaza hilaren hasieran elkartu zen HITZArekin, eta hedabideari aurreratu zion “oso polita” dela “horrelako plaza batean abestea”; hots, gehitu zuen “kristoren aukera” dela “Euskal Herriko beste gazte batzuekin plaza partekatzea”.

Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Erlazionatutako edukia“Presiorik gabe, oroitzapen polit batekin geratzea da helburua”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.