'Begiak eta begiradak' lehiaketetako sariak banatu dituzte

Argazki lehiaketara 35 lan aurkeztu ziren, eta marrazki lehiaketara, berriz, 42 lan. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Atzo goizean egin zituzten Kontzejupean Begiak eta begiradak argazki zein marrazki lehiaketen sari banaketak. Bi jarduerek parte hartze “oso positiboa” izan dutela kontatu dute, eta goraipatu “herritarren sormena eta herriarekiko zein eskolarekiko begirada anitzak”.

Argazki lehiaketara 35 lan aurkeztu ziren, eta epaile lanetan Xabier Izkierdo aritu zen.

Hona hemen saridunak:

  • TxikiKlik! (LH): Hodei Urritegi Osa.
  • Begirada gaztea (DBH): Unai Iturria Suberbiola.
  • Herriaren arima (16+): Maialen Mayoz.
  • Nostalgia: Olatz Garcia Espadas.

Marrazki lehiaketara, berriz, 42 lan aurkeztu dira, eta kasu horretan ere kategoria bakoitzeko irabazleak zerrendatu dituzte:

  • Zirrimarra: Martin Jimenez
  • Zirriborro: Dara Mitxelena
  • Zirriberri: Anje Ulazia
  • Zirriherri: Uxue Iturria
  • Begiberri: Ilazki Mitxelena
  • Begibizi: Jone Muñoz

Hona hemen sari banaketa ekitaldiko zenbait irudi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.