Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Pasaiako jaiak aurkeztuko dituzte larunbatean

Aurkezpen ekitaldia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 12:00etan. Ekitaldira joateko kalejirak antolatu dituzte, eta Holy festa koloretsuaz gozatuko dute haurrek.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/15

Pasaiako jaiak gainean dira, eta azken bi urteetan egin bezala, Pasaiako Udalak ekitaldi bat antolatu du lau barrutietako festei hasiera emateko. Ekitaldia larunbatean (hilaren 20an) izango da, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, 12:00etatik aurrera.

Aurkezpena dantzaz, sorpresaz, musikaz eta kolorez betetakoa izango dela aurreratu du udalak, eta lau barrutietako kultur arloko hainbat eragilek hartuko dute parte: Batelerak, Illunbe banda, Illunbeko txistulariak, San Pedroko txistulariak, Konstantzia banda, Pasaiako erraldoiak, Lamiak Dantza Taldea, Lintxua Dantza Taldea eta Illunbeko dantzariak.

Eragile horiez gain, Pasaiako danborraden ordezkaritza bat ere arituko da larunbateko ekitaldian: Antxoko danborrada, Basari danborrada, Antxoko haur danborrada, Donibaneko itsas danborrada, Itsas Mendiko danborrada, Donibaneko haur danborrada, San Pedroko danborrada, San Pedroko haur danborrada, Azkueneko danborrada, Famili danborrada, Mariñel danborrada, Trintxerpeko haur danborrada, Emakumeen danborrada, Gizonen danborrada eta Meipiko danborrada.

Ekitaldia, aurrez aipatu bezala, Serafin Esnaolan izango da, eta bi kalejira antolatu dituzte herritarrak musikariekin batera Trintxerpeko plazara joateko. Kalejiretako bat 11:40an aterako da San Pedroko fronoitik; bestea, aldiz, 11:50ean irtengo da Trintxerpeko Gernika plazatik. Parte hartzaileak kalejiraren erritmoan iritsiko dira Serafin Esnaolara, 12:00etan.

Aurkezpen ekitaldian, gainera, musika eta dantzekin gozatzeko aukera izango dute haur eta nerabeek. Holy festa koloretsua ere egingo da, eta kamiseta zuriarekin edo arropa zaharrarekin joateko gonbita egin du udalak.

Honakoa esan du Teo Alberro alkateak larunbateko ekitaldiaren gainean: “Egitasmo honek agerian uzten du Pasaiako herriak duen indar kolektiboa eta auzolanerako gaitasuna. Jaiak gure nortasunaren parte dira, eta hasiera ekitaldi honek aukera ematen digu lau barrutiak elkartu, eragile guztiak aitortu eta herri osoari ilusioz beteriko abiapuntua emateko”.

Bestalde, honakoa zehaztu du Laura Ré Kultura zinegotziak: “Kultur eragileen inplikazioa ezinbestekoa da jaiak bizirik mantentzeko. Ekitaldi honek belaunaldi ezberdinak batzen ditu, tradizioa eta sormena uztartuz, eta bereziki gazteenei protagonismoa emanez, etorkizuneko jaiak ere sendotzeko”.

Alkate txikiak

Aurten, eta berritasun gisa, barrutietako alkateordeekin batera aritzeko, alkate txikiak izendatu dituzte herrietako jai batzordeetan. Alkate txikien eginkizunak erraldoiei zapiak janztea eta jai giroa sortzea izango dira.

Pasaiako Jaiak 2026

  • San Juanak: hilaren 23tik 24ra.
  • Sanpedroak: hilaren 26tik 30era.
  • Antxoko sanferminak: uztailaren 3tik 8ra.
  • Trintxerpeko karmenak: uztailaren 15etik 19ra.
  • Donibaneko santioak: uztailaren 24tik 31ra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.