Udako musika zerrenda osatzeko laguntza eskatu dute
10 eta 25 urte arteko pertsona bakoitzak hamar abesti proposa ditzake: zortzi euskaraz eta bi beste edozein hizkuntzetan. Bihar amaitzen da epea.
Oiartzungo ikastetxeetako Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara taldeek Xanistebanetako udako abestien zerrenda osatzeko proposamena luzatu diete herritarrei.
Esteka honetan 10 eta 25 urte arteko norbanako bakoitzak haren gustuko hamar kanta zerrendatu behar ditu: zortzi euskaraz eta beste bi nahi den hizkuntzetan.
Bihar (hilak 16) izango da parte hartzeko azken eguna, eta izena ematen duten guztien artean bozgorailuak eta barraketako fitxak zozkatuko dituzte.
