Badia piraguan ezagutuko dute Mintzalaguneko kideek
Pasaia Kayak elkartearen gidaritzapean, bi saio antolatu dituzte: gaur (asteartea) 18:00etan eta bihar (asteazkena) 10:00etan.
Piraguak. Ikasturtea bukatzeko, Mintzalagun egitasmoko parte hartzaileek piragua irteera bat egingo dute Pasaiako badian, Pasaia Kayak elkartearen gidaritzapean. Pasaiako badia itsasotik ezagutzeko bi saio antolatu dituzte: gaur (asteartea) 18:00etan eta bihar (asteazkena) 10:00etan. Parte hartzaileak Escalerillaseko zubitik irtengo dira, eta txankletak, bainujantzia eta aldatzeko arropa eraman behar direla adierazi dute sustatzaileek.
Izen emateak galdetegi bidez edo 688 64 71 59 telefonoan egin behar dira.
