
Donostiako Merkataritza Epaitegiak ontzat eman du operazioa, likidazio eta salmentaren artean, bigarrena aukerarik egokiena dela iritzita.

Euskal Herriko koreografia sare bat sortzeko helburuarekin, abian da DOBLA mugaz gaindiko iniziatiba.Miarritzen egindako aurkezpen ofizialean parte hartu du Errenteriako Udalak, proiektuko kide gisa.

EMKE Banda omenduko du aurten kirol elkarteak, baita Iztieta-Ondartxoko auzo elkartea eta bizilagunak ere. Euskotren Ligan eta KAE 1 Ligan ariko diren arraunlariak aurkeztuko ditu elkarteak, jendaurreko ekitaldian.

Bi partida profesional jokatuko dituzte, 18:00etan hasita.

Elizaldeko etxebizitza bat zozkatuko da tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emana izan, eta horren ezaugarriekin bat egiten dutenen artean.

"Proba eta salaketa faltagatik" hartu du erabakia Gipuzkoako Fiskaltzak. Hasieratik adierazi zuten Oreretako eta oiartzungo mugimendu feministek zein Bertsozale Elkarteak helburua "salaketa publikoa" egitea zela.

Igandean aurkeztu zituen San Juanek herriaren aurrean ligetan lehian izango diren traineruak. Aitortzarako tarteak ere izan ziren.

Atzotik (hilak 15, astelehena) Altzate igerilekuan udako ordutegia eta zerbitzuak dira indarrean.

Pasaia Kayak elkartearen gidaritzapean, bi saio antolatu dituzte: gaur (asteartea) 18:00etan eta bihar (asteazkena) 10:00etan.

Uztailaren 27an sardina postua jarri ahal izango dute herriko kuadrillek. Eskaerak aurkezteko epea hilaren 22tik uztailaren 3ra bitartean izango da.

Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen IV. Azoka egingo du larunbatean Antxoko Biteri plazan, 11:00etatik 14:00etara.