Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uztailean egingo da etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa

Elizaldeko etxebizitza bat zozkatuko da tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emana izan, eta horren ezaugarriekin bat egiten dutenen artean.

Elizalde auzoan dago uztailean zozkatuko den etxebizitza.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2026/06/16

Oiartzungo Udalak jakinarazi du etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa uztailean egingo dela, Elizalde auzoko etxebizitza bat zozkatuko da: gela bat du, eta bigarren eskukoa da, eta ez du garaje nahiz trastelekurik. Behin-behineko prezioa 137.750 eurokoa da (BEZik gabe). Izan ere, udalaren etxebizitza plan integralaren barrukoa da tasatuen kudeaketa eta salerosketa, eta horien barruan berriak eta bigarren eskukoak daude. Zozketan parte hartzeko ezinbesteko da etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda izatea, hilaren 29a baino lehen. Esteka hau baliatuta, erregistro horretako kide izateko inprimakia lor daiteke. Zozketan, etxebizitzaren ezaugarriekin bat egiten dutenek parte hartuko dute.

Prozedura zehatz bat izango du uztaileko zozketak. Izen emate epea bukatuta, hilaren 30ean zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda kaleratuko du udalak bere webgunearen bitartez. Uztailaren 10ean zabalduko da alegazio eta lehentasun aldaketen aroa, eta hil horretako 20rako izango da prest behin betiko zerrenda. Uztailaren 29an egingo da zozketa Landetxen, eta horren emaitzaren nahiz itxarote zerrendaren berri egun horretan bertan emango du udalak haren web orrian.

Joana Mendiburu alkateak jakinarazi du udalaren sei puntuko etxebizitza plan integralaren zati dela etxebizitza tasatu guztien salerosketaren eskumena udalarena izatea: “Gure esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari gara desio den etorkizuneko Oiartzun irudikatu eta herritarren beharretara ahal hainbat egokituko den etxebizitza plan integrala izateko”. Tasatuen salerosketa udalaren eskumenekoa izatea, etxebizitza arloko espekulazioari aurre egiteko tresna dela zehaztu du alkateak, “herritar zaurgarrienak babesteko eta etxebizitza bizileku gisa lehenesteko”.

Apirilean egin zen etxebizitza tasatuen lehen zozketa. Horren balorazio baikorra egin du udal agintariak, nabarmenduz ordutik etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroko izen emateen korua %20 hazi dela. Apirilekoan, 188 familia unitatek parte hartzeko aukera izan zuten. “Horrek adierazten du badagoela beharra eta udala bere esku dagoen guztia egiten ari da gogor lanean eta ahal bezain fin erantzuten”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.