Xenpelar Bertso Eskolako irakaslearen auzia artxibatu du fiskaltzak
"Proba eta salaketa faltagatik" hartu du erabakia Gipuzkoako Fiskaltzak. Hasieratik adierazi zuten Oreretako eta oiartzungo mugimendu feministek zein Bertsozale Elkarteak helburua "salaketa publikoa" egitea zela.
Xneplear Bertso Eskolako irakaslearen kontra egindako elkarretaratzea. Xenpelar Bertso Eskolako irakaslearen auzia artxibatu egin du Gipuzkoako Fiskaltzak. Azken horrek, “proba eta salaketa faltagatik” hartu duela erabakia adierazi du, horrela jaso du Berriak. Hori horrela, bide judizialak ez du aurrera egingo, oraingoz. Nahikoa ebidentziarik ez dagoela bide judizialean aurrera egiteko azaldu du Gipuzkoko Fiskaltzak, ezta probarik edota salaketarik ere, eta gaineratu du ezaguna den biktima bakarrak, 17 urteko emakumeak eta haren gurasoek ere ez dutela salaketarik aurkezteko asmorik.
Kontuan hartu behar da, Oreretako eta Oiartzungo mugimendu feministek argi adierazi zutela auzia plaza publikora ateratzeko unean, euren asmoa betiere, salaketa publikoa egitea izan dela, eta ez irakaslearen kontrako prozesu judizial bat hastea.
