Altzatera uda iritsi da
Atzotik (hilak 15, astelehena) Altzate igerilekuan udako ordutegia eta zerbitzuak dira indarrean.
Uda Altzate igerilekura iritsi da. Udako ordutegia eta zerbitzuak behintzat bai. Irailaren 6ra arte izango dira indarrean horiek, atzotik (hilak 15, astelehena) hasita.
Hala, igerilekua baliatzeko aukera izateaz gainera, bertako belardia eta ur jolasak erabili ahal izango dira datozen asteetan.
Ordutegiei dagokienez, honakoak dira:
- Astelehenetik ostiralera: 08:15etik 21:00etara.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:30etik 21:00etara.
