Erremonte profesionala, Agustina Otaola pilotalekuan
Bi partida profesional jokatuko dituzte, 18:00etan hasita.
Erremontari herriz herriren aurkezpena.Oriamendi Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.
Errenteria-Oreretako partidak larunbatean jokatuko dituzte, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan; bi partida jokatuko dira bertan, biak profesionalak. Partidek bi set izango dituzte 15 tantora eta hirugarren set bat 8 tantora. Lehenengo partidan Arluziaga eta Goikoetxea VI.a Susperregi eta Ugarte IIaren kontra ariko dira, eta bigarrenean Goikoetxea Va eta Barrenetxea IVa, Ansa IIa eta Larrañagaren kontra.
Jaialdia 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Partidak Fanderia auzoko jaien programazioaren barruan antolatu dituzte. Informazio gehiagorako, klik hemen.
