Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Marea arrosak bultzada eman die arraunlariei

Igandean aurkeztu zituen San Juanek herriaren aurrean ligetan lehian izango diren traineruak. Aitortzarako tarteak ere izan ziren.

Igandeko ekitaldiaren talde argazkia.San Juan
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/06/16

Marea arrosaren aurrean jarri ziren San Juango arraunlariak igande eguerdian. Ligetan lehian izango diren traineruetako kirolarien aurkezpena egin zen Santiago plazan. Horrez gain, aitortzarako tartea ere izan zen.

Arraunaren mailarik gorenean ariko dira San Juanen emakumeen eta gizonen traineruak, Euskotren eta Eusko Label ligetan hurrenez hurren. Hilaren 28an hasiko dira puntuen bilketan liga horietako lehen estropadetan, Madrilen. Gizonen helburua da iaz azaldutako mailari eustea, eta emakumeena, Euskotrenera iritsi berri izanik, maila horretan egonkortzea. Helburu horiek lortzearen arduradun izango diren arraunlariak banan-banan aurkeztu zituzten barrutiko plazan.

Horrez gain, harrobiko arraunlariek ere herriaren txalo zaparrada jaso zuten. Izan ere, asko izan dira bai bateletan, trainerilletan zein aulki mugikorrean aurten irabazi dituztenak, eta haiek ere sanjuandarren omenaldia jaso zuten. Klubeko entrenatzaileei ere egin zitzaien oles.

Itzalean lanean ari diren horiek ere jaso zuten aitortza. Klubaren irudi direnak asko dira, ordezkari ezagun asko ditu izan kirolari, entrenatzaile, edo zuzendaritzako kide. Baina egunero-egunero dena zuzen joan dadin jardunean ari dienengatik ez balitz, kirol elkartearen funtzionamendua nekezagoa litzateke. Horregatik, isilpeko lan hori egiteagatik, Agustin Iriarte Txiripi-k, Justo Erimiasek, eta Joakin Arzuaga Txintxo-k San Juanen, eta herritarren aitortza jaso zuten igandean.

Jarraian, aurkezpeneko hainbat irudi, San Juanek HITZAra bidalitakoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.