Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Koreografia sare bat mugaz gaindi, Euskal Herritik begira

Euskal Herriko koreografia sare bat sortzeko helburuarekin, abian da DOBLA mugaz gaindiko iniziatiba.Miarritzen egindako aurkezpen ofizialean parte hartu du Errenteriako Udalak, proiektuko kide gisa.

Doblaren aurkezpenaHerri Bizia
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2026/06/16

Euskal Herriko koreografia sare bat sortzeko helburuarekin, abian da DOBLA mugaz gaindiko iniziatiba. Atzo, Miarritzen egindako aurkezpen ofizialean parte hartu zuen Errenteriako Udalak, proiektuko kide gisa. Udalarekin batera, Malandain Ballet Biarritz, Euskal Hirigune Elkargoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza dira proiektuaren bazkide, eta Europar Batasunaren finantzaketa jaso dute Interreg POCTEFA programaren bidez, milioi bat eta erdi euroko aurrekontuaren % 65 estaliz. Ekimen honek Ipar eta Hego Euskal Herriko kultur eragileak eta erakundeak elkarlanean jartzea du xede, gure eremu koreografikoa egituratu, dantzari zein koreografoei tresna berriak eskaini eta dantza sektore profesionala indartzeko.
Errenteria-Oreretaren kasuan, bat egitea ez da kasualitatea; hala adierazi du udalak, “herriak kulturaren eta erakundeen arteko lankidetzaren inguruan duen ikuspegiarekin bete-betean bat datorrelako. Izan ere, proiektua berehalaxe hasiko da martxan; sei konpainiaren lanen hedapenean lagunduko du eta lehen ikastaro profesionalak irailaren 9an bertan antolatuko dira Errenteria-Oreretan.

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak Malandain Ballet Biarritzi gonbidapena eskertu nahi izan dio eta, bide batez, herriak DOBLA proiektuan parte hartzeko dituen hiru arrazoi nagusiak xehetu ditu: mugaz gaindiko lankidetza, dantzarekiko konpromisoa eta herriarentzat irekitzen den aukera.

Proiektuak Ipar eta Hego Euskal Herriko dantza eragileak biltzen ditu, euskal eremu koreografikoari bultzada emateko eta ekosistema profesional indartsu bat egituratzeko. “Lurraldea, historia eta kultura-errealitatea partekatzen ditugu, eta kultur sektorearen erronkak komunak dira bi aldeetan”, esan du alkateak. Otaegiren ustez, arazo komun horiei emandako erantzunek ere elkarlanean eraikitakoak izan behar dute derrigorrean: “DOBLAk mugaren bi aldeetako eragile eta erakundeen arteko lankidetza indartzen du, zubiak eraikiz”.

Dantzaren sektorearekiko konpromiso sendoa
Bigarrenik, Errenteriak dantzaren sektorearekin duen konpromiso historiko eta politikoa berretsi du egitasmoak. Sektoreak prestakuntza, trukea eta garapen profesionalerako espazioak behar dituela gogorarazi du alkateak, eta dantzaren balio soziala aldarrikatu: “Dantza eraldatzeko gaitasun handia duen diziplina artistikoa da”.

Hirugarren arrazoia herriari begirakoa da. DOBLA sarean egoteak Errenteria-Orereta sorkuntzarako eta esperimentaziorako topagune bihurtzea ahalbidetuko du. Era berean, udalerria nazioarteko sare indartsu baten barruan kokatzeko eta proiektatzeko aukera berriak zabalduko ditu, “tokiko ondarea sorkuntza garaikidearen bidez balioan jartzen dugun bitartean”.

Bukatzeko, Otaegik proiektu honen parte izateak udalerriarentzat dakarren “harrotasuna” adierazi du, eta eskerrak eman dizkie gainerako bazkide guztiei. Errenteriako Udalak erabateko konfiantza azaldu du DOBLA proiektuaren ibilbidean, dantzaren sektorea eta mugaz gaindiko harremanak nabarmen indartuko dituen tresna izango dela sinetsita.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.