Donibaneko sanjoanak izango dira lehenak
Udarekin batera hasiko dira Pasaiako lau barrutietako jaiak. Eztanda egingo duten lehenak sanjoanak dira, eta hilaren 23koa izango da egun handia Donibanen.
Uda gainean da, eta harekin batera iritsiko dira Pasaiako lau barrutietako jaiak. Eztanda egingo duten lehen festak Donibaneko sanjoanak dira, eta barrutiko jai batzordeak gustu eta publiko guztiei begirako programazioa ondu du jaiez gozatzeko. Egun handia San Joan bezperakoa izango bada ere, hau da, hilaren 23koa, gaur (osteguna) egingo da lehen ekitaldia. Eduardo Laboa idazleak Nire ametsetako leku txikia liburua aurkeztuko du Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.
Hona hemen egitaraua egunez egun:
Sanjoanak 2026
Hilak 18
- 19:00: Eduardo Laboaren Nire ametsetako leku txikia liburuaren aurkezpena, Juanba Berasategi aretoan.
Hilak 20
- 12:00: Jaien aurkezpen ekitaldia, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan.
Hilak 23
- 18:00: Buruhandiak Meipitik plazara.
- 19:00: Arroxa euskaraz gara herri agerraldia Santiago plazan, Donibaneko Euskaltzaleen Sareak eta Koxtapek deituta.
- 19:30: Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Naroa Torres Martin eta Zura Sistiaga Los Santosen eskutik. Ondoren, Agurra dantza eta buruhandiak.
- 20:30-22:00: Giroa plazan.
- 20:45: Konstantzia bandarekin plazatik elizara.
- 21:00: Salbea elizan. Ondoren, Konstantzia bandarekin elizatik plazara.
- 22:00: Aurreskua dantzatuko da zuhaitzaren inguruan.
- 22:30-00:00: Giroa plazan.
Hilak 24
- 10:00: Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar.
- 11:00: Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara.
- 11:30: San Joan eguneko meza eta ondoren hamaiketakoa.
- 17:00: Txokolatada, jolasak eta buruhandiak Santiago plazan. Ondoren, apara festa.
Hilak 27
- 20:00: Tu-k taldearen kontzertua Kultur Aterpean.
