2026/6/18

Lehiarako prest da Hibaika

EMKE Banda izango du aurtengo denboraldiko amabitxi Hibaikak. Helburua, Euskotren eta KAE1 Ligan mantentzea.

Ikerne Zarate Gartziarena/ Imanol Saiz Gomez de Segura

Menpekotasunak kezkatzen dituelako, Hazi, Hezi, Bizi

Igandean egingo dute egitasmoaren aurkezpena, Oiartzungo plazan. 11:00etan hasita, egitaraua antolatu dute.

Eduardo Laboa Calafel. Idazlea

"Nire asmoa da memoria ez galtzea eta errekuperatzea"

Eduardo Laboa sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia' liburua idatzi eta gaur aurkeztuko du Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.

Atlantikaldiaren 'Uhinak' mugak gainditzera datoz

Macaco, Baiuca, La Mòssa, Les Frères Smith, Selma Uamusse, Sedientos de Cumbia, Carla Delgado eta Nhil, 11. Atlantikaldian entzungo denaren aurrerapena.

Lurdes Iriondo oroituko du HarriBeltza elkarteak udako kontzertuan

'Errota zaharretik' emanaldia egingo dute uztailaren 31n, San Esteban parrokian, eta sarrera doakoa izango dela aurreratu dute.

Igandean jokatuko dira Antxin Ezkerro III. memorialeko finalak

Iragan asteburuan jokatu zituzten ligaxkak, eta hilaren 21ean (igandea) izango dira finalerdiak eta finalak, Madalensoron.

Donibaneko sanjoanak izango dira lehenak

Udarekin batera hasiko dira Pasaiako lau barrutietako jaiak. Eztanda egingo duten lehenak sanjoanak dira, eta hilaren 23koa izango da egun handia Donibanen.

Pasaia osotik argazki rallya, Alfonso Zarranzen omenez

Iganderako (hilak 21) antolatu dute Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak Alfonso Zarranzen Oroimenezko IV. Argazki Rallya.

Elizalderen 'Komunitatearen eguna' larunbatean izango da

Aitortza ekitaldia, ate irekiak, bazkaria eta musika izango dira, besteak beste, hilaren 20ko jaialdian. Eguna 10:00etan hasiko dute.

Eskulturek biziraun dezaten

Pagoartek 'Euskal eskultura bizirik' dokumentala aurkeztu du berriki. Lanaren oinarrian herrian ondutako bi erakusketa daude.

Soldata izoztu dietelako, mobilizazioekin hasiko dira Lezoko Udaleko langileak

Lehen mobilizazioa bihar (hilak 19, ostirala) egingo dute udaletxearen parean.

AGENDA

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Joakin Etxeberria Oroitaldia astelehenean abiatuko da

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.

San Pedroko arraunaren historia eta ondarea, liburu bidez jasota

Udalak eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak 'Sentimendu baten garaipenak' liburua egin eta hilaren 22an aurkeztuko dute Lonjan, 19:30ean.

Hilaren 24an, Pasaiako Saregileen batzar irekia

Pasaiako Emakumeen Aholku Kontseilu berriari ekarpenak egin nahi dio Pasaiako Saregileak mugimenduak.

Gehiago