Igandean jokatuko dira Antxin Ezkerro III. memorialeko finalak

Iragan asteburuan jokatu zituzten ligaxkak, eta hilaren 21ean (igandea) izango dira finalerdiak eta finalak, Madalensoron.

Ibon Eskisabel eta Antxin Ezkerro finalaurrekoa jokatzen. argazkia: EPLE

Oiartzungo Txost pilota taldeak hirugarrenez antolatu du Antxin Ezkerro memoriala, eta igandean (hilak 21) jokatuko dituzte finalerdiak zein finalak.

Pasa den igandean ligaxkak jokatu zituzten kadeteek zein jubenilek paleta larruz, eta seniorrek, berriz, pala motzean. Igandean, baina, egun osoko jardunaldia izango da, goizean finalerdiak jokatuko baitituzte, eta arratsaldean, berriz, finalak.

Hona hemen kartelera:

  • Finalerdiak, 11:00etan hasita, Madalensoron:
    • Kadeteak paleta larruz
      • Maiora – Iglesias
      • Soberon – Aranburu
    • Jubenilak paleta larruz
      • Pessans – Mtz. de Lafuente
      • Ezkerro II – Carballo
    • Seniorrak pala motzez
      • Lopez de Munain – Martija
      • Etcheverria – Santesteban
  • Finalak, 16:00etan hasita, Madalensoron:
    • Kadeteak paleta larruz
    • Jubenilak paleta larruz
    • Seniorrak pala motzez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.