Joakin Etxeberria Oroitaldia astelehenean abiatuko da

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.

Eskisabel eta Ruben iazko oroitaldiaren irabazleakEPLE

Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia datorren astelehenean abiatuko da, hilaren 22an, EPLE kirol elkarteak antolatuta. Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, eta denera, 13 bikote ariko dira lehian, bi kategoriatan banatuta: Kadeteen Larruzko Paleta eta Seniorren Larruzko Paleta.

Finalak Madalen jaien barruan jokatuko dituzte, uztailaren 24an, 18:00etan hasita.

Herriarteko Finalaren barruan Gipuzkoako federazioak pilotalekua eta eguna aukeratu ditu herriarteko erreminta finala jokatzeko; larunbatean izango da, hilaren 20an, Olaberriako pilotalekuan 18:00etan.

Larunbatean, gainera, erremonte profesionaleko bi partida jokatuko dituzte Erremontari herriz Herri txapelketaren barrukoak Agustina Otaola pilotalekuan, 18:00etan hasita. Lehen partidan aurrez aurre Arluziaga eta Goikoetxea VI Susperregi eta Ugarte II.ren kontra. Ondoren Goikoetxea V eta Barrenetxea IV ansa II eta Larrañagaren kontra ariko dira. Sarrera, doakoa da.

Etxeberria Oroitaldiaren kartelera

Hilak 22, astelehena

  • Senior final  laurdenak B: Ibarguren-Anartz Estefano-Irigoienen kontra, 19:00etan

Hilak 23, asteartea

  • Kadeteak: T. Martin-T Garaizar Gorostidi- Soberonen kontra, 18:30ean

Hilak 24, asteazkena

  • Kadete: D Mendibil-Maiora E. Andonegi-Goenagaren kontra 19:00etan
  • Senior Final laurdenak: X Ibarguren-Prieto Martija-M Begiristainen kontra 19:00etan

Hilak 25, osteguna

  • Senior Final Laurdenak: Eskisabel-Ponce L Muniain-Letamendiaren kontra 19:00etan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.