Elizalderen 'Komunitatearen eguna' larunbatean izango da
Aitortza ekitaldia, ate irekiak, bazkaria eta musika izango dira, besteak beste, hilaren 20ko jaialdian. Eguna 10:00etan hasiko dute.
Elizaldeko kideek ikasturte guztian noiz iritsiko zain egon diren eguna heltzear dute, larunbatean (hilak 20) ospatuko baitute Komunitatearen eguna, 50. urteurreneko festa nagusia, alegia.
Data seinalatu horretarako egun osoko egitaraua presatu dute “izan ginenak, garenak eta izango direnak elkarrekin biltzea” baitute xede. Bada, ospakizunak goizean hasiko dira, eta gauera bitartean luzatuko dira jarduerak, “adin guztientzako pentsatutako jaialdia” baita larunbatekoa.
Honakoa da egitaraua:
- 10:00 – 12:00. Ate irekiak eskolan.
- 11:30 – 13:30. Aitortza ekitaldia Arizmendienean. Eguraldi txarra egingo balu ekitaldia 12:30ean izango litzateke, udal pleno aretoan.
- 12:30 – 14:00. Merchandising-a eskolan. 50. urteurreneko produktuak eskuratzeko aukera egongo da.
- 14:00. Komunitate bazkaria eskolan.
- 17:15. Kalejira eskolatik plazara.
- 17:30etik aurrera, jaialdia plazan:
- 17:30. Bengoren kontzertu akustikoa.
- 18:30. Erromeri taldea.
- 19:30. Dj Eromena.
- 21:00. Dj saio herrikoia festari amaiera emateko.
Elizalde Eskolak herritarrak, ikasleak, ikasle ohiak, eta, oro har, herritar guztiak gonbidatu ditu “egun berezi honetan parte hartzera eta gure eskolaren historia komuna ospatzera”.
HITZAk Elizalderen 50. urteurrenaren harira erreportaje sakon bat argitaratu zuen maiatzaren hasieran. Egin klik hemen irakurtzeko.
