Asteartean lehertuko du festak Altzibarren
Hilaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dituzte jaiak. Bost egun izango dituzte bizilagunek San Pedroez gozatzeko.
Oiartzunen festak ez du etenik; auzoetako jaiak bata bestearen atzetik dira, eta herritarrek ez dute deskantsurako denbora asko izango, hilaren 23tik hasita Altzibarren San Pedroak ospatuko baitituzte.
Festa batzordeak bost eguneko egitaraua antolatu du, eta asteartean emango diete jaiei hasiera suarekin.
Egitaraua
- Asteartea, hilak 23
- 19:30. Sanjuan sua prestatzeko lanak Beko Soroan.
- 21:00. Sua piztu.
- Ondoren, afari merienda norberak eramanda.
- Osteguna, hilak 25
- 18:30. Festei hasiera emateko suziria eta traka.
- 18:30 – 20:30. Pintxo potea.
- Ostirala, hilak 26
- 18:00. Buruhandiak txistulariekin.
- 20:00. Elkarretaratzea dultzaineroen laguntzarekin.
- 21:00. Herri afari merienda plazan: tortilla jatea, sardina jatea. Afarian zehar zenbait zozketa egingo dira.
- 23:00. Dj Trikitrack auzoko plazan.
- Klarene plazan: Zurrounk, The old babies eta Urtzi Kl Dj.
- Larunbata, hilak 27
- 10:00. Altzibarko XV. haur eta gaztetxoen duatloia.
- 11:00 – 13:00. Munduko dantzak erakustaldia plazan.
- 13:00. Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa haurrentzat.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean.
- 16:30. XL. truk txapelketa Esku Garbia elkartean.
- 17:00. Basket 3×3 txapelketa Agerrealden. Izen ematea 16:00etan.
- 17:30. Danborreroen poteoa txaranga eta buruhandiekin.
- 19:00. Haurren eta helduen danborrada Olaldetik hasita.
- Ondoren, afaltzeko aukera plazan.
- 22:30. Bingo musikatua.
- 22:30. Kontzertuak Klarene plazan: Arkale, Aximila, Pixa eta Dj Maiuxx.
- 00:00. Dj Niko auzoko plazan.
- 01:00. Jolasak, sorpresak eta pink hortera fest.
- Igandea, hilak 28
- 09:00. Diana
- 10:30ean hasita, artisauen azoka plazan.
- 11:00. Erraldoi txikien kalebuelta.
- 12:00. Bermujazz Peppermint taldearekin.
- 12:00. Gaztetxoen IV. bizkotxo eta tarta txapelketa.
- 14:00. Paella bazkaltzeko aukera plazan.
- 17:30. Haur jolasak eta txokolatada.
- Ondoren, 19:30 aldera: apar festa Olalden.
- 20:00. Afaltzeko aukera plazan.
- 22:30. Suzko zezena.
- Ondoren, txispun kalejira.
