Jendaurrean da Eduardo Laboaren liburua
Eduardo Laboa idazle sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia liburua' aurkeztu zuen atzo Juanba Berasategin. Idazleak Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.
Luisma Laboa anaiak aurkeztuta, Eduardo Laboa idazle sanjuandarrak Nire ametsetako leku txikia liburua aurkeztu zuen atzo Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, etxean. Laboak Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan. HITZA-k elkarrizketa egin zion atzo idazleari, aurkezpenaren atarian.
