Euskararen aldeko urratsak San Juan-Koxtapen
Arraun elkarteak eta Donibaneko Euskaltzaleon Sareak euskararen aldeko deialdi bat egingo dute bihar Santiago plazan sanjoanen txupinazoa baino lehen: Arroxa euskaraz gara.
San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak eta Donibaneko Euskaltzaleon Sareak euskararen aldeko deialdi bat egingo dute bihar (asteartea) barrutian. Batzen diren herritar eta elkarteekin batera, arraun klubean euskararen egoera hobetzeko hartutako neurriak aurkeztu eta konpromiso kolektiboak hartzeko konpromisoa zabalduko dute Donibanen. Horiek azaltzeko, Arroxa euskaraz gara herri agerraldia egingo dute sanjoanen txupinazoa baino lehen. Topaketa Santiago plazan izango da, 19:00etan. Sanjoanak, aldiz, 19:30ean hasiko dira leku berean.
