Herri musika eskolan izena emateko epea ireki dute
Uztailaren 11 izango da izena emateko azken eguna, eta instrumentu hauek ikasteko aukera egongo da: alboka, biolina, txalaparta, xirolarrua, txistua eta danbolina.
Irailaren 14tik ekainaren 11ra izango da 2026-27 ikasturtea. Soinueneak, Oiartzungo Herri Musika Eskolak, 2026-2027 ikasturtean matrikulatzeko epea zabaldu du, eta aurreratu uztailaren 11 izango dela izena emateko azken eguna.
Datorren ikasturtean alboka, biolina, txistua, danbolina, xirolarrua eta txalaparta ikasteko aukera izango da, baina baita musika hizkuntzan sakontzeko aukera ere.
Matrikulatzeko zenbait bide daude: 943 49 35 78 zenbakira deituta, mezu elektroniko bat bidalita edota webgunearen bidez inskribatzea. Transferentzia bidez egin behar da ordainketa, eta ordainagirian matrikulatu den ikaslearen izena eta aukeratutako musika tresna azaldu behar da. Era berean, matrikula lau zatitan ordaindu nahi bada, Soinueneari jakinarazi behar zaiola ohartarazi dute.
