'Nafar kostaldeko soinuak' musika jaialdia, Beloaga gazteluan
Beloaga Bizirik elkarteak antolatu du hitzordua uztailaren 11rako. Juan Mari Beltran laukoteak 'Beloaga' lan berria aurkeztuko du.
Beloaga Bizirik elkarteak Nafar kostaldeko soinuak musika jaialdia antolatu du uztailaren 11rako. Beloaga gazteluan bertan izango da ekitaldia, eta Juan Mari Beltran laukoteak Beloaga lan berria aurkeztuko du.
Gainera, aurreratu dute Beloagako indusketetan aurkitutako bi musugitarren erreplikekin zenbait doinu joko dituztela. Laukotea Juan Mari Beltranek, Ander Barrenetxeak, Aitor Gabilondok eta Errege Baldak osatzen dute.
Emanaldia 18:30ean izango da, eta jakinarazi dute jaialdia amaitu ondoren Bizardia elkartearen eta Martikoren eskutik pintxo dastaketa izango dela.
